Elige un año:
t

15/02/2009

Rese?a "49 Arlington Gardens"



Lagun misteriotsuaren itzulera

Joseba Martin

I storio bitxia du britainiar musikari honek. Aita errusiarra eta ama eskoziarra, lehendabiziko diskoa 1969an grabatu zuen Frantzian, The Nightmare ofJB Stanislas, 60ren bat musikarien orkestra baten laguntzaz. Baina diskoa ez zen inoiz argitaratu. Hurrengoak noizean behin agertu ziren, zarata handia atera gabe. Eta halako batean, 2005ean, Interneten ikusi zuen lehen disko misteriotsu horren inguruko sukarra: diru mordoxka ordaintzen zuten copia batengatik. Beraz, musikara bueltatzea erabaki zuen, eta hauxe dugu sasoi berri honetako lehenengo emaitza.
Folk garaikidea garatzen du britainiarrak, ukitu psikodeliko leun batez. Eskoziako Aly Kerr kantari gazteak laguntza handia eskaini dio Garrie-ri , eta Glasgoweko estudio batean inguruko beteranoak aukeratu dituzte behar zuen soinu modernoa zein klasikoa finkatzeko: Norman Blake (Teenage FanClub), Francis Macdonald (Teenage, BMX Bandits), Duncan Cameron (Delgados, Travis), Duglas T. Stewart (BMX Bandits), Aly Kerr bera etabar. Dena den, izenburuak Lon- dresko mendebaleko kale bat aipatzen du, Chiswick aldean.
Hamar kantu grabatu ditu, eta, hain ederrak izanik, zaila da orain ala orain dela 40 urte grabatu ziren zehaztea. Haren gitarra akustikoa kantu guztietan agertzen da, baina orkestra diskretu batek inguratzen du album osoa, giro orokorra finkatu arte. Nabarmenak dira Twilightsingle bikaina, She Hides Behind the Sun, Le pont Mirabeau(frantsesez egina —Garrie Frantzian, Belgikan eta Suitzan bizi izan da—, Apollinaireren poema batez), Lovers(Francis Lai konposatzailea eta laguna teklatuetan), When Evening Comes, frantsesa tartekatuz, edo agurreko The Clockmakerlaburra, ume-ahots zoragarriekin. Batzuek Nick Drakerekin aldendu dute; beste batzuek, berriz, Vashti Bunyanen istorioa dakarkigute gogora. Dena den, folk, pop eta psikodelia lasaiaren lan zoragarria dugu aurrean. Arazo bakarra topatu diogu: 30 minutuko iraupena. Dena den, eta eragozpena gainditzeko, diskoetxeak The Nightmare ofJB Stanislaskaleratuko du aurten gure artean, 40. urteurrena ospatzearren, eta oraingoan ez da beharrezkoa 1.500 euro ordaintzea. C'est magnifique, Nick!

NICK GARRIE

 





Nick Garrie [Diario Berrea]
foto: Archivo Elefant

 


 

 

 

 

 

 

 

 

En esta web utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios

Si continúa navegando consideramos que acepta su uso.
Puede obtener más información en nuestra Política de Cookies.

Aceptar